Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal

Auto elektrikora pasatzea pentsatzen ari zara?

Comienza el contenido principal

Lekualdatzeko eran iraunkortasunaren alde egiten baduzu, ibilgailu mota hau nola kargatzen den ezagutzen lagunduko dizugu

Kargatzeko moduaren inguruko zalantzak al dituzu?Berdinak al dira kargagailu guztiak?Zenbat denbora behar da ibilgailu elektriko bat kargatzeko?

Kargatzeko moduaren inguruko zalantzak al dituzu?

Auto elektrikoek beren bateriak kargatzeko hainbat aukera eskaintzen dituzte. Aukera desberdinak daude autoaren kargatzeko moduaren eta konektore motaren arabera.

Honelako auto batek nola funtzionatzen duen ulertzeko, ibilgailua korronte elektrikoz nola hornitzen den ulertu beharra dago: korronte alterno bidez (KA) edo korronte zuzen bidez (KZ).

Korronte alternoa - karga motela

Gaur egun gehien ikusten den karga-metodoa da. Korronte mota hau erraza da horniduraren zein erabileraren aldetik. Korronte alternoa sare publikoan, inguru industrialetan eta etxebizitzetan erabiltzen den elektrizitatea da.

Ibilgailu elektrikoen kargaren % 80 inguru etxean edo lantokian egiten dela kalkulatu da. Kargatzeko modurik merkeena eta egokiena da autoak denbora luze batez (30 minututik gora) aparkatuta dauden bitartean kargatzeko.

Korronte alternoarekin kargatzean, kargagailuak txorrotak bezala funtzionatzen du: sare elektrikoko korrontea entregatzen du, eraldatu gabe. Korronte hori korronte zuzen bihurtzen du ibilgailuan bateria elikatzeko txertatutako bihurgailu batek.

Korronte alternorako kargagailuek 3,7 eta 43 kilowatt bitarteko potentzia (kW) duten karga-potentziak eskaintzen dituzte.

Korronte zuzena - karga azkarra

Bateriak korronte zuzenarekin bakarrik karga daitezke. Kargagailuak arduratzen dira sareko korronte alternoa korronte zuzen bihurtzeaz, autora bateria elikatzeko bidali aurretik.

Korronte zuzeneko kargagailuek korronte alternoko kargagailuek baino karga-potentzia handiagoak hornitu ditzakete. Hala, 24 kW eta 350 kW bitarteko potentzia dute eta horregatik dira azkar kargatzeko egokienak. Kargagailu mota hau zerbitzuguneetan, karga-zentroetan eta zenbait dendetan aurki daiteke.

Zure ibilgailua kargagailu batekin kargatzeko bi modu daude

  • Ibilgailua kargagailura konektatuz, ibilgailuak erosi zenean zekarren kablearen bidez.
  • Ibilgailua konexio-kable bat daukan kargagailu batera konektatuz.   

Korronte zuzeneko kargagailuen kasuan, kablea kargagailura konektatuta egongo da beti. Korronte alternoko kargagailuetan, berriz, bi moduak balia daitezke.

Berdinak al dira kargagailu guztiak?

Auto elektriko guztiek karrozerian entxufe bat izan behar dute instalatuta, bateria kargatzeko. Konexio hori desberdina da ibilgailuaren fabrikatzailearen, ibilgailu-ereduaren eta ezaugarri teknikoen arabera.

Bi entxufe mota daude: karga-azpiegituretan eskuragarri daudenak eta ibilgailu elektrikoek dakartzatenak.

Karga-azpiegiturako entxufe motak:

  • E/F entxufea edo etxekoa: Korronte alternoaren potentzia geldoagoa da, 10 A-ra edo 2,2 kW-ra mugatzen da. Asko erabiltzen da erosoa delako eta oso ezaguna da, bizikleta elektrikoak kargatzeko erabiltzen delako.
  • 2. motako entxufea (edo T2): 3,7 kW eta 43 kW bitarteko korronte alternoko potentzia du eta kargagailu normal zein azkarretarako Europako araudia betetzen du.

 Ibilgailuen entxufe motak:

  • 1. motako entxufea: Ibilgailu elektriko japoniarretan aurki daiteke batez ere. Entxufe hau pixkanaka-pixkanaka desagertuz doa, 2. motako entxufearen mesedetan.  3,7 kW eta 7 kW bitarteko korronte alternoko potentzia du.
  • 2. motako entxufea: Gehien erabiltzen dena da eta erraz aurki daiteke Europan saltzen diren auto elektrikoetan. 3,7 kW eta 43 kW bitarteko korronte alternoko potentzia behar du.
  • CHAdeMO entxufea: Ibilgailu elektriko japoniarretan erabiltzen da batez ere. Karga azkarreko azpiegituretara konekta daiteke kable baten bidez eta 100 kW-era bitarteko karga-potentzia lor dezake karga zuzenarekin.
  • Combo-CCS entxufea: Karga azkarra onartzen duten ibilgailu elektriko gehienetan erabiltzen da. CHAdeMO entxufearen printzipio berdinean oinarritzen da. Kargagailura konektatuta dagoen kable bat dauka eta 50 kW eta 350 kW bitarteko korronte zuzeneko potentzia du.

E/F1.mokato2.mokatoCHAdeMOCombo CCS

Ibilgailu elektrikoen karga sinplifikatzeko eta haien erabilera demokratizatzeko, Europa mailan entxufe eta konektore motak estandarizatzeko joera dago, T2/Combo CCS entxufeen mesedetan.  

Zenbat denbora behar da ibilgailu elektriko bat kargatzeko?

Kargatzeko behar den denbora ibilgailu elektrikoak dakarren bateriaren ahalmenaren, kargatzeko moduaren eta erabil daitezkeen konektoreen araberakoa da.

Karga motela

Hauxe da merkatuko auto elektriko guztiek onartzen duten karga. Errazena da eta beraz, ohikoena ere bai. Etxean edo bulegoan egiten da, potentzia baxuan. Bateriaren ahalmenaren arabera, kargatzeko behar den denbora 2-3 ordu artekoa izan daiteke 11 kW-eko potentziarekin baina 5-8 orduz luza daiteke gehieneko potentzia 3,6 kW-ekoa bada.

Karga semiazkarra

Karga mota hau ez da hain ohikoa eta bide publikoan, erdipublikoan edo pribatuan (aparkalekuetan, merkatal zentroetan, hoteletan eta abar) dauden karga-puntuetarako pentsatuta dago. 1,5 eta 3 ordu bitartean tarda dezake 8 eta 14 kW bitarteko potentziarekin baina 22 eta 43 kW arteko korronte alterno trifasikoarekin 30 minutu ere tarda ditzake.

Karga azkarra

Ibilgailu elektrikoentzako kargaguneetan soilik aurki daitekeen karga mota bat da. Instalazioa konplexuagoa da eta bateriaren % 80 inguru karga dezake 5 eta 30 minutu bitartean.      

Fin del contenido principal